kaixo,denok dakigu zein garrantzitsua den heziketa fisikoa egitean, hemen argibide batzuk aurkituko dituzue hau argiago eduki ahal izateko.

jueves, 20 de octubre de 2011

Kirolak egin gaitzake taldeko

Ongi erabiliz gero, kirolak lagundu egiten du haur eta nerabeen garapen psikologikoa eta soziala
Pertsona helduentzat osasun iturri da kirola, pisuari eta sasoiari eusteko bitartekoa; haur eta nerabeentzat, berriz, sozializatzeko eta integratzeko bide bat ere izan daiteke. Modu osasungarrian eginez gero, kirolak aukera ematen du pertsonen arteko harremanak jolas testuinguruan lantzeko, eta lagungarria gertatzen da, halaber, autoestimua hobetu eta nork bere buruan segurtasun gehiago edukitzeko. Gurasoek eta profesionalek lan handia dute egiteko haur eta gazteekin, haiei ulertarazteko kirola egitea ez dela lehia sustatzeko sistema batean sartzea, ezpada taldean jolas egiteko biltzea.

Kirola ez da "galdu edo irabazi"

Helduek ziurtatu behar dute, gurasoek bezala entrenatzaileek, kirola haur eta nerabeen mesedetan dela. Alderdi hori aintzat hartu behar da, bereziki, lehia-kirolez ari garenean. Emaitzak berebiziko garrantzia izaten du kirol horietan, eta frustrazio handiak sor ditzakete haurrengan. Hori ez da, ordea, kontrolatu beharreko alderdi bakarra. Hautatzen den kirolak, ororen gainetik, ez du diskriminaziorik sustatu behar. Zenbaitetan, izan ere, taldeko kide batzuk soilik nabarmentzen dira, eta besteak -hain trebe ez omen direnak- bigarren mailan uzten dituzte. Horrek ez dio onurarik egingo autoestimu apala daukanari. Gurasoek eta entrenatzaileek adi-adi zaindu behar dituzte alderdi hauek: • Emaitzak ez direnean onak, garrantzia aitortu behar zaie bestelako gai batzuei: kiroltasuna, errespetua, saiatu eta ahalegindu izana, aurrera egiteko gogoa. • Ez da itsutu behar maila bikaina eman nahiarekin, perfekzio grina edo obsesioa frustraziorako bide izan baitaitezke etengabe. • Ohartzen bagara haurrak gehiegi eskatzen diola bere buruari eta horrek kalte egiten diola, egokia izan daiteke beste kirol batekin hastea. • Entrenatzaileek eta gurasoek ez diote jarri behar arreta guztia emaitzari; bestela, irabazten duenean soilik egongo da pozik haurra. • Ekitaldi bakoitzaren alde onak nabarmendu behar dira beti, eta ez dugu aztoratu behar norbaitek hutsen bat egin badu. • Ziurtatu behar dugu ongi pasatzeko bide bat dela kirola, eta horrela saihestuko dugu estresa agertzea eta kirola egiteari behar baino lehen uztea. • Kirol jarduerarekin zerikusiren bat duten helduek eredu izan behar dute, eta jokabide okerrak baztertu egin behar dituzte. • Helduek ez dute galdetu behar partida edo lehia nola bukatu den; ongi pasatu duten edo ez galdetu behar diete haurrei. • Nerabeek mailarik ematen ez dutenean goi mailako taldeetan jarraitzeko, kirol hori uztera jotzen dute, hainbat denbora eta ahalegin eskaini ondoren; halakoetan, komeni izaten da beste zerbait bilatzea, ez ditzaten erabat baztertu kirola eta haren onurak.

miércoles, 5 de octubre de 2011

Neskak eta kirol eza

Sexuen arteko diferentziak nabariak dira gero eta gehiago kirol arloan. Baina arazo hau ez dago soilik praktikan, nahietan ere oso nabaria da, mutikoek futbola oso gustuko dute, saski baloia baita ere eta neskek, aldiz, igeriketa eta dantza nahiago dute. Nerabezarora heltzerakoan kirolaren efektu positiboak ageriagoak dira, hala eta guztiz ere, gehienak kirola egiteari uzten diote, eta portzentaje oso baxua kirola egiten jarraitzen du.

Adituenek diote hau gertatzen dela, eskoletan kirol gutxi praktikatzen delako eta gainera, astean zehar ordu gutxi ematen direla heziketa fisikoa egiten. Hauek kirol ordutegia handitu nahi dute, hiru ordu astero eginez.

Nire ustez, ordu kopuru gehiago eman behar da heziketa fisikoa egiten, eta neskak motibatu eta kirola ez ustea gomendatzea. Ariketak egingo nituzke neskek interesa handitzeko.

UMEAK ETA KIROLA

Kirolak eskola adinean

Eskola kirola normalean deitu izan dugu eskolan bertan egiten den kirolari baina Gómez eta García diotenez, eskola kirola deritzo, kirola egiten duten umeek, bai eskolan bertan edota eskolatik kanpo egiten den kirola, eskola adinean dagoenean. Berdin da klub batean kirola egitea edota kalean egitea, garrantzitsua dena kirola egitea da.

Gaur egun planteatzen den arazorik larrienetarikoa umeen sailkapena egitea kirolaren bitartez (benjamin, kadetea…) izaten da. Autorearen ustez oso zaila da ume baten klasifikazioa egitea soilik kirola kontuan hartuz.

Sanchez Buñuelos-ek proposatzen duena da, kirola eta ariketa fisikoan deskalifikazioak ez egotea, honela umearen motibazio eza desagertuko baita eta gainera kirola egiteko nahiak egongo dira. Ez du inork ez galtzen ez irabazten eta horrek umeak motibazioa eta auto-estima igo egiten die. Bilatu behar dena da parte-hartzaile guztiek gustura egotea, eta honela lortuko dugu, inork ez sentitzea jokoz kanpo dagoela eta guztien partaidetza behar dela.

Laburpen txiki bat egitekotan, autore hauek nahi dutena da, jendeak kontzientzia hartzea kirolaren garrantziaz eta azken finean, eskolaz kanpoko kiroletan parte hartzea. Kirolak prestatzen dutenentzat oharra moduan jokatzen dute, kirolaren efektuak zeintzuk izan daitezkeen eta zeintzuk soluzio posibleak egon daitezkeen.