Helduek ziurtatu behar dute, gurasoek bezala entrenatzaileek, kirola haur eta nerabeen mesedetan dela. Alderdi hori aintzat hartu behar da, bereziki, lehia-kirolez ari garenean. Emaitzak berebiziko garrantzia izaten du kirol horietan, eta frustrazio handiak sor ditzakete haurrengan. Hori ez da, ordea, kontrolatu beharreko alderdi bakarra. Hautatzen den kirolak, ororen gainetik, ez du diskriminaziorik sustatu behar. Zenbaitetan, izan ere, taldeko kide batzuk soilik nabarmentzen dira, eta besteak -hain trebe ez omen direnak- bigarren mailan uzten dituzte. Horrek ez dio onurarik egingo autoestimu apala daukanari. Gurasoek eta entrenatzaileek adi-adi zaindu behar dituzte alderdi hauek: • Emaitzak ez direnean onak, garrantzia aitortu behar zaie bestelako gai batzuei: kiroltasuna, errespetua, saiatu eta ahalegindu izana, aurrera egiteko gogoa. • Ez da itsutu behar maila bikaina eman nahiarekin, perfekzio grina edo obsesioa frustraziorako bide izan baitaitezke etengabe. • Ohartzen bagara haurrak gehiegi eskatzen diola bere buruari eta horrek kalte egiten diola, egokia izan daiteke beste kirol batekin hastea. • Entrenatzaileek eta gurasoek ez diote jarri behar arreta guztia emaitzari; bestela, irabazten duenean soilik egongo da pozik haurra. • Ekitaldi bakoitzaren alde onak nabarmendu behar dira beti, eta ez dugu aztoratu behar norbaitek hutsen bat egin badu. • Ziurtatu behar dugu ongi pasatzeko bide bat dela kirola, eta horrela saihestuko dugu estresa agertzea eta kirola egiteari behar baino lehen uztea. • Kirol jarduerarekin zerikusiren bat duten helduek eredu izan behar dute, eta jokabide okerrak baztertu egin behar dituzte. • Helduek ez dute galdetu behar partida edo lehia nola bukatu den; ongi pasatu duten edo ez galdetu behar diete haurrei. • Nerabeek mailarik ematen ez dutenean goi mailako taldeetan jarraitzeko, kirol hori uztera jotzen dute, hainbat denbora eta ahalegin eskaini ondoren; halakoetan, komeni izaten da beste zerbait bilatzea, ez ditzaten erabat baztertu kirola eta haren onurak.
jueves, 20 de octubre de 2011
Kirola ez da "galdu edo irabazi"
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario