Jakingarriak inoiz ez dio heldu Heziketa Fisikoaren gaiari eta hainbat arrazoi daukagu heziketaren eremu garrantzitsu honi espazioa eta atentzioa eskaintzeko. Alde batetik, Eskoriatzako Humanitate eta Heziketa Zientzien Fakultatean, 2005-2006. ikasturtean, Heziketa Fisikoko espezialitateko maisu-maistren lehenengo promozioa atera zen, eta 2006-2007. ikasturtean, 135 ikasle inguru ari dira formatzen arlo honetan. Bestetik, gure kulturaren osasun eta gorputz paradigma berria eskatzen ari dira curriculum eguneratuak, prestakuntza oneko hezitzaileak bai eta erantzun zentzudunak eta globalak ere. Guk, geure esparruan, Heziketa Fisikoa landu nahi izan dugu ikuspegi zabal batetik. Batetik, pertsonen giro eta etapa desberdinak hartu ditugu kontuan, alegia, eskola eta aisialdia, eta bizitzaren garaiak (haurrak, gaztetxoak, gazte eta helduak). Bestetik, haur eta gazteen heziketa osoarentzat baliagarriak diren Heziketa Fisikoaren ikuspuntuak bildu ditugu eta jaso nahi izan ditugu LOEk eta guretzat ezezagunak diren testuinguru batzuk proposatzen dituzten ildo, orientabide eta esperientziak. Eduki hauek guztiak landu ahal izateko, Jakingarriak aldizkariaren bi zenbaki eskainiko diogu Heziketa Fisikoari. Lehenengoan, Jakingarriak 62. alean, bost artikulu aurkeztu ditugu. Eskarmentu handiko espezialistek idatzitako lanak, Heziketa Fisikoko curriculumak orientatzeko oso baliagarriak direnak eskolako profesionalentzat. Bigarrenean, Jakingarriak 63. alean, Heziketa Fisikoa aisialdian landuko dugu, eta bertan hainbat esperientzia bildu. Beraz, hor duzu, irakurle, monografiko hauen lehengo atala, Heziketa Fisikoaren gainean dagoen debate edota gogoetari argitasun eta aberastasun pittin bat eskaini nahian.
martes, 8 de noviembre de 2011
Heziketa fisikoa eskolan
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario